Hauteskundeen aurretik, elkarrizketa sorta egiten ari gara. Gaur, Nafar Parlamenturako Ezkerra koalizioko zerrendan bosgarrena, Koldo Pla izan da gure artean. Zientzian inbertsioek behera egin dute. Gazte asko atzerrira doaz haien ikerketak egitera. Gaiaz solastu gara Elhuyar Elkarteko kide, Ana Galarraga biologoarekin eta Iosu Royo ingeniariarekin. Osasunak bat eta bi galdu zuen Las Palmas taldearen aurka bart, Sadarren jokatu zen partidan. Norgehiagokaren analisia egin digu Aritz Agirrek. Hauteskunde kanpainako irudiez eta doinuez aritu zaigu Gorka Bereziartua kazetaria. Angel Erro idazlea Iruñeko Alde Zaharreko taberna batean zegoen atzo. Bermuta Lagun artean hartzen. Nor sartuko bertan? Mariano Raxoi! Horren ondorengo kronika azaldu digu gure kolaboratzaile burlatarrak.