Hauteskunde kanpainaren barruan egiten ari garen elkarrizketa sortan, gaur, Iruñeko udalerako eh bildu koalizioko zerrendaburu, Joseba Asiron izan da gure artean. Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua plazaratu du Steilas sindikatuak. Lan horren berri eman digu Kepa Yecorak. Musikaren tartean, Toño Muro, Balerdi Balerdi taldeko gitarra jotzailearekin protagonista biren doinuak entzun ditugu: B.B. King, atzo hil zen musikaria eta Moon Martin.