Ostalaritzako beira birziklatzeko kanpaina abian jarri dute Iruñerriko 21 herritan

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 12a, 13:39

Establezimendu bakoitzak beira nola birziklatzen duen aztertuko du lehendabizi Iruñerriko Mankomunitateak eta dituzten beharrak identifikatuta irtenbideak emanen dizkiete.

Erraztasunak emanen dizkiete ostalaritzan lanean ari direnei beira birziklatzen segi dezaten: alde batetik, edukiontzi egokiagoak jarriko dizkiete taberna edo hotelen inguruan eta bestetik, gurpildun zakarrontziak banatuko dizkiete. Modu horretan beira gehiago birziklatzea lortu nahi dute.

Iruñerriko 21 herritara iritsiko da kanpaina hau, 1.000 establezimendu ingurura. Hasteko, banan-banan galdera sorta eginen diete tabernako langile eta arduradunei. Lortu nahi dutena da, eurek dituzten beharrak eta birziklatzeko erak aztertzea gero irtenbide egokiak emateko. Beira nola bereizi behar den ere azalduko diete, bide batez. Ecovidrio, irabazi asmorik gabeko entitatea, eta Iruñerriko Mankomunitatea ari dira kanpaina aurrera eramaten.

Nafarroak ongi bereizten du beira

Beira bereizten jarraitzeko kanpaina izanen da. 2014. Urteko datuen arabera, Nafarroan 15.000 tona beira birziklatu ziren, pertsonako 24,4 kilo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!