LOMCE legeak hala behartuta, aste honetan ikastetxeetan egiten ari diren ebaluaketez mintzatu zaigu Sortzen elkarteko ordezkari, Gari Torregrosa. Osasungintzaren sektorean Nafarroako Gobernuak egin duenaren balantzea izan dugu mintzagai David Mendaza eta Jon Apalategi, Nafarroako osasun publikoaren aldeko plataformako kideekin. Azken lau urteotako ustelkeria kasuez hitz egin dugu Joxerra Senar, Berriako kazetariarekin. Bereziki, CAN auziaz aritu gara. Hauteskunde kanpainen eraginkortasunaz solastu zaigu Gorka Bereziartua.