Asterixen eta Obelixen abenturak euskaraz gozagai Golem La Morean

Asterix. Jainkoen egoitza estreinatu zuten atzo Euskal Herriko lau zinematan

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren eskutik, filma euskaraz estreinatu da Euskal Herriko bost zinemetan: Golem la Morea (Iruñea), Golem Alhondiga (Bilbo), Cines Principe (Donostia), Cines Florida (Gasteiz) eta Getxo Zinema (Getxo) aretoetan. Ondoren, beste hainbat herrietako aretoetan egongo den ikusgai: Galdakao, Zumarraga, Andoain, Mungia, Derio, Muskiz, Urduliz, Durango, Apeitia, Azkoitia, Eibar… ‘Asterix, Jainkoen Egoitza’ pelikularen euskarazko itzulpena, Zineuskadi eta Warner Bros. Entertainment-en arteko lehen kolaborazioa izan da. Etorkizunari begira, kolaborazio berriak egiteko lehen urratsa izan dadin espero du Zineuskadik.

Warner Bros. Entertainment-ekin egindako lana oso garrantzitsua da Zineuskadirentzat, horrelako proiektuetan parte hartzeak balio erantsia ematen baitio Zinema Euskaraz programari. Programa honen baitan, filmak euskarara itzultzeko laguntzak ematen dira, kultura euskaraz sustatzeko eta aisialdi arloan euskararen normalizazioa bultzatzeko helburuarekin. Warner Bros. Entertainment -ekin egindako lehen kolaborazio hau maila estrategikoan positiboa da. Izan ere, horrelako superprodukzio bat euskaraz estreinatzeak euskara merezi duen lekuan jartzen du eta arlo zinematografikoan posizionatzen du. Horregatik, Zineuskaditik euskaldun guztioi dei egin nahi zaie aukera hau aprobetxatu dezaten eta gaur, apirilaren 30ean, ‘Asterix, Jainkoen Egoitza’ euskaraz ikustera joan daitezen. Zinema Euskaraz proiektuaren erronka nagusia herritarrek zinea euskaraz kontsumitzea da, eta ‘Asterix, Jainkoen Egoitza’ filmarekin, espektatibak oso altuak dira.

Zineuskadi 2011ean sortu zen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Ikus-entzunezko euskal ekoizle elkarteen elkarlanaren ondorioz (IBAIA, EPE-APV). Zineuskadiren helburua da zinema ekoizpena bultzatzea eta, zinea aisialdi gisa aldarrikatuz, herritarren ohituretan eragitea. 2014tik Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Eitb erakundeak ditu bazkide.

Asterix, Jainkoen Egoitza: Sinopsia

Louis Clichy eta Alexandre Asteier-ek egin dute filma René Goscinny eta Albert Uderzoren obran oinarrituz. Asterixen abentura berri hau 50. urtean Kristo aurretik kokatzen da. Galia osoa erromatarrek okupatuta dute, herrixka txiki bat izan ezik… Julio Cesar desesperatuta dago ejerzitua ez delako herrixka menperatzeko gai izan. Ondorioz, taktika aldaketa bat egitea erabakitzen du. Galiar barbaroak seduzitzen erromatar zibilizazioa arduratu dadin proposatzen du eta, horretarako, barbaroen herrixkaren aldamenean luxuzko egoitza bat eraikitzea aginduko du: Jainkoen Egoitza.

Gai izango al dira galiar herritarrak erromatarren diru eta erosotasunaren tentazioari uko egiten?