LAB sindikatuak martxa egin du Potasasetik Iruñera, 70eko hamarkadan haien eskubideak aldarrikatzeko borroka latza egin zuten mehatzari nafarren omenez. Eguerdiko 12:00ak aldera iritsi dira Iruñera, eta ordu horretan manifestazioa egin dute, Autobus geltoki zaharraren paretik abiaturik.
12:00etan, ESK, CGT, CNT, STEILAS eta Solidari sindikatuek manifestazioa egin dute, Recoletas plazatik.
Bizipikietea goizeko 11:00etan abiatu da Antoniutti parketik. 11:00etan, bizipikete horrek Langabeen Batzarrarekin egin du bat Mercaderes karrikan. Eta eguerdian Santa Ana plazan bazkaria egin dute.
ELAk, berriz, elkarretaratzea Bilbon egin du, 11:45ean, Jesusen Bihotzaren plazan, eta jarraian manifestazioa egin du.