Irrintzi Plaza 2015-04-28

Euskalerria Irratia 2015ko api. 28a, 18:08

Arga ibaiaren ertzean ibili gara Kike Diez de Ulzurrunekin. Beigorri parkeko Iban Gonzalezekin aritu gara ondoren. Kioskoaren atalean ARGIA astekariaren azken alea izan du mintzagai Unai Break. Asisko Urmeneta, Euskal umorearen inguruan solastu zaigu. Xabier Barber eta Olaia Aldaz aritu zaizkigu aktualitatearen solasaldian. Bukatzeko "El monte del oso" musika taldearen lana ezagutu dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!