Auzoko maiordomoen eguna hartu zuen atzo Txantreak. Musika eta dantza izan ziren protagonista. Haurrek gidatutako erraldoien eta buruhandien konpartsa ere izan zen kalejiran eta auzoan ez ezik Alde Zaharrean ere izan ziren. Jai giroan murgildu ziren goizetik. Eguerdian Zumalakarregi atetik Txantrearainoko ibilbidea egin zuten.