Aurrerantzean, astearteetan, Golem La Morea-ko areto batean, filmak ikusmen zein entzumen urritasunak dituztenentzako egokiturik pantailaratuko dituzte. Azpititulu irisgarriak eta audio-deskripzioak izanen dira. Teknologia Nafarroako Zinemak eta Deustuko Unibertsitateak garatu dute. Sarrerek ohiko aretoenen prezio bera izanen dute.
Orange Fundazioaren Zinema Irisgarria egitasmoa, Nafarroako Zinema eta Golem Zinemak elkarlanean aritu dira ekimen hau aurrera ateratzeko. Orain arte, zerbitzu hau Saide Carlos III zinemetako areto batean eskaintzen zuten.