Arrastoak ikuskizuna taularatuko dute gaur Civivox Iturrama zentroan

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 26a, 10:21

Argazkia: Dejabu Panpin Laborategia

19:30ean hasiko da antzezlana, eta sarrerak 6 euroan eros daitezke aldez aurretik.

Dejabu Panpin Laborategiak Arrastoak antzezlana taularatuko du gaur Civivox Iturrama zentroan, 19:30ean, Iruñeko Udalaren Antzerkia-Hitza zikloaren eskutik. Sarrerak 6 euroan dira salgai pamplona.es webgunean. Lan honek 2015eko Donostia Saria irabazi du. Egilea Oier Guillan da, eta aktoreak Urko Redondo, Miren alkala, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxaga.

Arrastoak ikuskizunak Lur du protagonista. Haren amak arrastorik gabe alde egin zuen etxetik Lur txikia zenean. Ordutik bakarrik egin du bizitzaren bidea, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz. Ez du sekula amaz galdetu Lurrek. Ezustekoak izanen dira Arrastoak ikuskizunaren barruan. Bat-batean ama hilik topatuko baitute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!