Zeruari begira egon gara goizean goizetik. Ez dugu eguzki izpirik ikusi. Ez dugu eklipsearen itzala ikusi. Eguzki eklipseaz hitz egin dugu bi aditurekin: Iruñeko Planetarioko kide Karmele Gomez eta Nafarroako Astronomia Elkarteko kide Iñigo Sanchez. Amaitzera doan neguaz eta hastera doan udaberriaz mintzatu zaizkigu beste bi lagun: Mikel Lasarte, Ilundaingo Behatoki meteorologikoko arduraduna eta Urko Aristi ETBko eguraldi mutila. Korrika gaur iritsiko da Iruñerrira. Zehaztasun guztiak eman dizkigu AEKko ordezkari Xabi Gartziak. Asteburuko zine estreinaldien berri eman digu Aitor Abaroa kritikoak. Musikaren tartean, Ion Celestinok ekarritako New Orleanseko erritmoak entzungai izan ditugu.