Iruñerrian eklipsea ikusterik ez, lainoaren ondorioz

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 20a, 09:43

Nafarroako Astronomia Elkarteko kideek bost teleskopio jarri dituzte gure Irrintzi Dorreko terrazan. Alferrik; izan ere, lainoen poderioz, ez dute deus ikusterik izan. Eklipsea 9:10ean hasi da. Une gorena 11:25ean izan du: ordu horretan ilargiak eguzkiaren %75 estali du. Baina Iruñerrian apenas sumatu den, une oro zerua lainoturik izan baita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!