La Compasion ikastetxea heren bat handitzea onartu du Hezkuntza Departamentuak

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 17a, 09:25

13 ikasgela berri sortzeko proposamena onartu du Gobernuak. Modu horretan mila ikasle inguru hartuko lituzke.

Hezkuntza Departamentuak onartu berri du Arrotxapeko ikastetxea, La Compasion, handitzeko plana. Nafarroako Gobernuko hezkuntza baliabideen zuzendariak sinatu zuen hitzarmenaren bidez ahalbidetuko da La Compasion ikastetxea heren bat handitzea. Haur Hezkuntzarako hiru unitate berri, Lehen Hezkuntzarako sei gehiago eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako 4 gune berri zabaltzea da xedea.

Gaur egungo ikastetxea handitzea beharrezkoa dela nabarmendu du Gobernuak. Heren bat zabaldu nahi dute eta modu horretan mila ikasle hartuko lituzte La Compasionek etorkizunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!