Oneka DVDaren 4.700 ale saldu dituzte

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 6a, 13:25

Ene kantak ekimenaren lanak Euskalerria Irratia laguntzea du helburu

Zoriontsu. Eskerturik. Txunditurik. Halaxe daude Ene kantak ekimeneko kideak zein Euskalerria Irratikoak. Haurrentzako DVD bat egiteko ideia lantzen hasi zirelarik nekez imajinatuko zuten 4.700 ale saltzea lortuko zutenik; DVDan oinarrituriko ikuskizunarekin Gaiarre antzokia birritan eta Zentral Kafe Antokia beste horrenbestetan beteko zutenik; Proiektua finantzatzeko crowdfundingaren bitartez 689 euskaltzalek 18.467 euro jarriko zituztenik; 22 pertsona ezagunek hasieratik eta eskuzabaltasun osoz esanen ziotenik baietz proiektuan parte hartzeari; 12 ikastetxeko 500 harrek horren ongi dantzatuko zutenik bideoklipetan; Kukusumuxuko ilustrazioak horren ederrak izanen zirenik. Hau da hau auzolan itzela. Ene kantak-en eta Euskalerria Irratiaren partetik, esker mila, bihotz bihotzez!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!