Josi Basterretxea: Pagotxa, ailorbea, arrosa eta lirioa

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 20a

Euskararen argazki bi ikusi ditut gaurko paperetan: koloretakoa bata, zuri-beltzean bestea.

Nafarroako Parlamentuak euskararen legea aldatzea erabaki du. Horra lehen argazkia, koloretan. Baldintzak baldintza… Nafarroako ume denek izango dute euskaraz ikasteko eskubide aitortua. Sare publikoan. Jakina da belardietan dena ez dela pagotxa, ailorbea ere badela. Dena ez dago eginda; baina, inork uste al zuen hala izan zitekeenik? Hesia apurtu da, laiatu eta aitzurtu beharko da orain lurra, sasoia ere bada-eta.

Eusko Legebiltzarrak adostasuna lortu du hurrengo Arartekoa izendatzeko, izendatzeko hurrengo herritarraren defendatzailea. Horra bigarren argazkia, zuri-beltzean. Alderdi Jeltzalea, Alderdi Sozialista eta Alderdi Popularra bat etorri dira hurrengo Arartekoa izendatzeko. Curriculum bikaina omen du. Eskarmentu handiko gizona ere ba omen da… Kazetariak galdetu dio Alderdi Jeltzaleko bozeramaileari: “Eta euskalduna ba ote da hautagaia, ba ote daki euskaraz?”.

Hona haren erantzuna: “Ba, ez dakit… agian, bai… baina, ez dakit zihur”. Jakina da loretan ere, dena ez da arrosa, melira, lirio ustela ere bada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!