Amagoia Iban: Gola

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 19a

Nik ez dakit asko futbolaz, baina...

...futbol partidak erostea... penalti da, ezta?

Eta zerga-zorrak denek bezala ordain ez ditzazun gobernuak lege bat zure neurrira egitea... 3-4-3 ala 0-0-0 taktika da?

Ustelkeria jokaldiak behin eta berriro errepikatu behar al dizkigute?

Osasuna dirua baino garrantzitsuagoa dela esaten badut... jokoz kanpoko txistetzat hartuko al didazue?

Azken batean, nork-nori sartu dio gola?

Esan dizuet...

...ez dakit asko futbolaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!