Metropoli Forala 2015-02-18

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 18a

Asteazkenero legez, solasaldi politikoaren tartean, Bilduko Bakartxo Ruiz, Aralarko Xabi Lasa eta Geroa Baiko Manu Aierdi parlamentarioak eta Ezkerrako kide Joseba Ezeolaza izan dira. Mintzagai nagusi bi: Osasuna futbol taldearen kontu ilunak eta Volkswagenen zergaren inguruko akordioa.  Europako agintariak Grezia estutzen ari dira, berriz ere, itotzeko zorian uzteraino. Hala esan digu, Mikel Aramendi kazetariak. Iruñeko kale eta parkeetako eskulturen egoeraz eta kokapenaz mintzatu zaizkigu Ioar Cabodevilla eta Bixente Taberna arkitektoak. Garizumaren lehenengo egun honetan, euskarazko kanta liturgiko zenbait aukeratu dizkigu Ainhoa Arano, DJ Actualityk. Fermin Muguruzak asteburuan Arnaldo Otegiri eginen dion bisitaz mintzatu zaigu Gorka Bereziartua kazetaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!