Asier Azpilikueta: Je m'acccuse

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 18a

Neure burua salatu eta aitortuko dut futbola gustuko dudala. Horregatik, gaztaroan, hamalau urtez aritu nintzen futbol talde amateur batean; egurra (eta ez jokoa) banatzen, dena erran behar baita.

Neure burua salatu eta aitortuko dut futbol profesionala gustuko dudala. Atsegin dudala telebistan talde onen arteko partidak ikustea.

Neure burua salatu eta aitortuko dut txiki-txikitatik Osasuna futbol taldearen jarraitzailea naizela. Laket dudala jokalari txar baina ausartez osatuta egon ohi zen talde zintzo baten zalea izatea.

Neure burua salatu eta aitortuko dut hamaika urtez aritu naizela Osasunaren etxeko partiden irrati kontakizunetan parte hartzen. Eta, kontakizun horien helburu nagusia baldin bazen ere euskararendako esparru berriak lortzea, jakin badakidala zeharka futbolzaletasuna eta Osasunazaletasuna sustatu genituela.

Baina, azkenik, neure burua salatu eta aitortuko dut une honetan bortz axola zaidala Osasuna futbol taldea desagertzen bada ere. Osasuna guztion diruarekin salbatu genuenetik auzo lotsa lotsa propio bilakatu baitzait.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!