Iruñerrian Gaur 2015-02-12

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 12a

Josetxo Andia Eguesibarko alkate ohia absolbitu egin dute lehentasunezko partaidetzen auzian. Jorge Olaiz preso ohi iruindarra espetxeratu egin dute; duela 15 urte artxigatutako auzi bat berriz ireki diote. Caixabankek publikoa den informazioa baino ez dio emanen Nafarroako Kutxaren ikerketa batzordeari; Kontuen Ganberak CANen eta Banca Civicaren kontuak fiskalizatzeko eskatuko du batzordeak. Hauteskunde kutsua hartu diote sindikatuek gobernuaren Enplegu Eskaintza Publikoari. Noaingo aireportuko langileak kezkatuta AENA pribatizatzeak izaten ahal dituen ondorioengatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!