Enplegu Eskaintza Publikoa iragarri du Nafarroako Gobernuak: 358 lanpostu eskainiko ditu, gehienak hezkuntzan eta osasun arloan. Faureciako 190 langileek lantegia itxi ez dezaten inplikatzeko eskatu diote Parlamentuari; arratsaldean bilera dute Lourdes Goikoetxea kontseilariarekin. CAN Fundazioaren gaineko kontrolari eutsi nahi dio UPNk, Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren ondoren; Patxi Zabaletaren idurikoz epaia "argia eta bete beharrekoa" da. Gaur arratsaldean Iratzar Fundazioaren Neguko Unibertsitateko hitzaldia Nafarroako Antzerki Eskolan, "Arkimedesen printzipioak" antzezlana Gaiarre antzokian, Fermin Erbitiren hitzaldia Zaldiko Maldiko elkartean. Iritzien Plazan: Koldo Martinez.