Iruñerrian Gaur 2015-02-10

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 10a

Hamazazpi urteko mutil tafallar bat hil da bart arratsean izandako borroka baten ondorioz. Larri zaurituta eraman zuten erietxera, Zainketa Intentsiboen Unitatean hil da. Beste bi adingabe atxilotu ditu Foruzaingoak. Ignacio Polo UPNko zinegotzi ohiak epailearen aurrean aitortu du edanda zegoela autoa gidatzen harrapatu zutelarik, baina "ongi" zegoela iruditzen zitzaiola berari. Udaltzainek bere aurka egin nahi izan dutela esan du. Iruñerako Udalerako hiritarren hautes-zerrenda bat osatzeko urratsak egiten hasi da Aranzadi herritar taldea: jardunaldiak antolatu ditu hilaren 20tik 22ra. "Arkimedesen printzipioa" antzezlana bihar arratsean Gaiarre Antzokian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!