Aingeru Epaltza: Zuloa

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 10a

Justiziaren egoera pena-emangarriaren metaforatzat jo liteke Iruñeko Entzutegiko aparkalekuaren sabaia behera etorri izana. Eraikuntza txarraren eta karga handiegiaren ondorioa, hiru pisuko zulo alimalekoa. Baina justiziaren metaforaz gain, herrilanen nondik-norakoen erakusgarria ere izan daiteke bat-bateko erorikoa. Nafarroako eta Iruñeko herrilanez ari naiz, bistan dena. Gaur irakurri dut obra honen ingeniariaren izena, Joaquín Salanueva: Iruñeko Herriko Etxean hainbat urtez UPNko zinegotzia izandakoa. Haren enpresa Barcinaren garaian gure hiriburuan egin diren aparkaleku guztien obretan egon da sarturik. Argako pasealekua ere haren lana da. Metafora ez dakit, kasualitatea ere ez. Ea hiru pisuko zuloa haren alderdian ere egiten den.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!