Elixabete Garmendia: Ikusgarritasuna

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 10a

Ez da argazkia, juxtu, baina bai irudi grafiko esanguratsua. Kortxoaren gainean, txintxeta banarekin bermatuta, post-itak, eta horietan mezu bana: ikusgarritasuna bat, artikulazioa bi, eta hortik aurrera hitz bat errepikatzen da: babesa; sorkuntzaren babesa, babes juridikoa, babes ekonomikoa, ekoizpen eta zerbitzuen babesa… Izan ere, “horixe falta zaio kulturgintzari: babesa”.

Horixe diote Guk gEUre Kulturaz plataformako kideek. Iaz, kulturgintzako hainbat ataletako hirurehun eragile bildu eta ateratako ondorioak dira goiko horiek. Hasteko, Kulturaren Euskal Kontseiluari helaraziko dizkiote eta segidan aldundiei, Gasteizko Legebiltzarrari, Nafarroako Gobernuari…

Neri, dagokidanagatik, puntu bat iritsi zait bereziki. “Ikusgarritasuna” izenburupean proposatzen den lehen neurria hauxe da hitzez hitz: “Komunikabide publikoetan, eguneroko albistegietan bertoko kulturari eskainitako denbora handitzea, adierazpide guztien berri emanez”. Eta areago: “Euskarazko kulturari garrantzi nabarmena ematea”.

Sinadura bat eta bi jarriko nituzke proposamen horien azpian. Hori, urtetan, agravio comparativo-a jasan eta gero. Telebistan, futbolaren atalean, jokalari baten beherakoa albiste den bitartean, kulturan ez duzu lortuko, adibidez, bertako dozena bat argazkilarik osatu duten erakusketa ateratzea… nola eta ez den, esaterako, Guggenheimen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!