Iruñerrian Gaur 2015-02-06

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 6a

Burlatako Faurecia lantegiko langileek ez dute etsiko: lantegiak aurrera egin dezan saiatuko dira zuzendaritzarekin heldu den astean hasiko dituzten negoziazioetan. UPNren lehentasuna ingelesezko eta orain frantsesezko ereduak zabaltzen jarraitzea dela berretsi du Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak, aurrematrikulazio kanpainaren aurkezpenean. Heldu den ikasturtean D eredua Nafarroa osoan eskaintzeko aukera baztertu du Iribasek. Iruñeko udal haur eskolen inguruan bart arratseko osoko bilkuran onartu duten mozioaz hitz egin dugu oposizioko zinegotziekin. Alkatakrazeko kartzelan sei eguneko arrestaldia betetzen ari direnei bisita egin diegu. Iritzien Plazan: Fernando Mendiola.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!