Itzalpeko bidesarietan dirutza ordaintzen du Foru administrazioak, Kontuen Ganberak Parlamentuan berretsi duenez: 7 urtean 340 milioi euro ordaindu ditu, 262 milioi Bideko Autobiarengatik. Emakiden baldintzak ongi zehaztu eta kontrolatzeko gomendatu dio gobernuari. Bilduk enpresa emakidadunentzat "negozio biribila" dela salatu du; Geroa bairen ustez garrantzitsua da baldintzak ongi zehaztea. Iruñeko Udalean Geroa baik, Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak landu duten udal etxebizitzen ordenantza ere aipatu dugu. Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztu duten Euskara gobernuko goi erakundeetan historian zehar liburua ere bai. Iritzien Plazan: Jon Abril.