Azken egun hauetako eguraldiaren ondorioak eta eremu mistoko euskararen egoeraz mintzatu gara Iruñerriko hautetsien solasaldian. Gurean izan dira, Atarrabiako alkate Kirio Gastearena, Eguesibarko alkateorde Joseba Orduña eta Berriobeitiko zinegotzi Koldo Abrego. Greziako zorraz aritu zaigu Mikel Aramendi analista. Zigor kode berria eta terrorismo yihadistaren kontrako ituna aztertu ditu Eduardo Santos abokatuak. Podemos alderdiak bere agerraldi publikoetara eramaten dituen abesti iraultzaileak bildu dizkigu Ainhoa Arano, DJ Actualitik. Lorea Arburua, Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak aurtengo txapelketaren berri eman digu.