Nafarroako Parlamentuak Eroriren Monumentuko kriptan altxamendu kolpista goratzeko egiten diren ospakizunak galarazteko eskatu dio Nafarroako Gobernuari; UPNk eta PPNk kontra bozkatu dute; bihar eztabaidatuko dute mozioa Iruñeko Udalean; elkarretaratzea deitu du Amapola del Camino plataformak 19:00etan. Goi Tentsioko Linearen aurkako Plataformak elkarretaratzea antolatu du larunbaterako Iruñean, Deikaztelutik Itsasora eginen duten autopista elektrikoak "interes pribatuei" mesede eginen diela salatzeko. Iritzien Plazan gaur: Nerea Fillat.