Asier Azpilikueta: Lom... ze?

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 4a

Gaurko gosarian, bertze behin ere, liluraturik gelditu naiz gertakizun triste edo kezkagarriez Berria egunkariak portada ezin ederragoak egiteko duen gaitasunarekin. Hain liluraturik, ezen tentazioa izan baitut inkesta soziolinguistikoak ematen dituen eremu euskalduneko datu negargarrietan murgiltzeko.

Baina, baita zera ere! Janari lasterra bailiran astetik astera askotariko inkestak egiten dituzten mundu honetan, nolatan jarriko naiz duela lau urteko inkesta baten datuak aztertzen? Erokeria litzateke.

Eta halako pentsamenduetan ari nintzela, nola ez, Iribas kontseilariaren argazkiarekin egin dut topo. Iribas, bai, flamenkoa eta euskara parekatzen dituena, mediku on eta mediku euskaldun kontzeptuak kontrajartzen dituztenen ordezkari petoa.

Bada, eta barkatuko didazue digresioa, baina gogora etorri zait click panpinen orrazkeradun kontseilari ahozabal horren eskuetan dagoela LOMCE Nafarroan ezartzeko (edo ez ezartzeko) ardura. Eta, deitudazue inozo, baina, argazki hori ikusita, pentsatu dut Iribasek berak ez dakiela, ezta hurrik eman ere, nola arraio ezarriko duten heldu den ikasturtean LOMCE Nafarroako Bigarren Hezkuntzan.

Ez, Iribasek ez daki.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!