Langabezia igo egin da urtarrilean eta jaitsi Gizarte Segurantzaren afiliatu kopurua. Administrazio publikoan 1.600 bat lanpostu galdu dira legealdi honetan; UPNk enplegu erregulazio espediente handiena egin du Izquierda-Ezkerraren arabera. Elurra eta hotza iragartzen ari dira; Pirinioan argindarra berreskuratu dute etxe guztietan hiru egunez gabe egon ondoren. Asteburuan hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa: inoizko parte hartzaile kopuru handiena izanen du 42. txapelketak.