Aingeru Epaltza: Zurian beltz

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 3a

Puska bat du hiria zuriturik ikusten ez nuela. Kontent dira haurrak, eta ez hain haurrok. Baina ez hain kontent gure ama. Igandean ez zen etxetik atera. Atzo, superrera soilik, alaba langabearen besotik. Berogailuak tira ahala ari dira, berogailua pagatzeko adina dugunon etxeetan. Gure bazterrak pinpirin jantzi dira, eta pinpirinago jantziko, iragarpenek huts egiten ez badute. Baina gure ibarretan, hainbertzeko zuritasunean, gorriak ere ikusiko dituzte berriz, ezin mugiturik, ezin beroturik, ezin ikusirik. Izanen da, hala ere, mendira ausartuko denik. Elurretara nahi du barnean daramagun zakur eskimalak. Edertasunak dei egiten digu. Itsutzeraino, batzuetan. Haren besarkadan itotzeraino, zenbaitetan. Kasu. Ez da hain handia zuritik beltzera dagoen tartea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!