Elixabete Garmendia: Mahai eskasa

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 3a

Eskola txikiko mahai txikian eserita baleude bezala ageri dira, belaunak mahai azpia jotzeko zorian; egongo zen ba Moncloan hori baino mahai ondrosoagorik… Protokolokoek gaizki kalkulatu dituzte Rajoy eta Sanchezen zentimetroak.

Karpeta trukean ageri dira Espainiako presidentea eta oposizioko burua; karpeta trukean, kromo trukean balebiltza bezala: nik zuri Messi eman eta zuk neri… Halamoduz arituko ziren, bai, atzo sinatu zuten estatu itun hori adostean. Titularra? Bizi osoko espetxe zigorra ezartzeko aukera zabaltzen da.

Hori sinatu eta berehala hasi da Pedro Sanchez esplikazioak ematen, eta agindu du Parlamentuan gehiengoa izaten dutenean atzera botako dutela puntu hori. Eta eman du esplikazio gehiago ere, alegia, herritarren oinarrizko eskubideak ez dituela urratuko zigor kodearen aldaketa honek, eta abar.

Auskalo zenbateko alfonbra hanka azpian, haren pareko tapiza argazkiaren eskuinaldean, Etxe Zuriak modan jarritako leihoaren klon bat atzeko aldean… errealitatea temosoa da eta mahai eskasarekin izorratu du eszenario perfektua izan nahi zuena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!