Mikel Irizar: Bilgune eta palanka

Euskalerria Irratia 2015eko otsailaren 2a

Argazkian Berriozargo kultur etxeko aretoa, joan den ostiralean, euskaltzalez betea. Mahaian Xaloa telebistaren arduradunak eta egitasmoaren erakunde laguntzaileak. Gaur bertan abiatuko du bere emisioa eta, horrenbestez, lehen aldiz ikusiko da euskarazko telebista Iruñerrian baimen guztiekin. Baztandik etorrita, eta ez autonomia erkidegotik.

Hori asko izanik, hastapena besterik ez da. Euskalerria irrati honek oso aurreratua dauka agerkari digital indartsu bat, bere edukiez gain Xaloa telebistarenak ere emango dituena. Eta, are garrantzitsuago, Iruñerriko komunitate euskaltzalea partaide aktibo izango duena.

Ze herritarrok ez dugu soilik irakurri, entzun edo ikusi nahi; gero eta gehiago nahi dugu idatzi, esan edo erakutsi. Eta agerkari berria bereziki dago horretarako prestatua, eta hori izango du helburu: euskararen komunitatea sendotzea, zabaltzea eta ikusaraztea Iruñerrian. Eta gainera, sarean egongo da antzeko beste agerkari askorekin Euskal Herri osoan zehar.

Asko dauka irabazteko nafarron hizkuntzak Nafarroan. Izan bitez hedabideok horretarako bilgune eta palanka!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!