Iruñerrian Gaur 2015-01-30

Euskalerria Irratia 2015eko urtarrilaren 30a

Eguraldia albiste Iruñerrian Gaur: euria ari du atertu gabe, eta ibaietako ur-emaria handitzen ari da. Datozen ordu eta egunetarako ere negu giroa iragarri dute. Nafarroako ekonomia %1,5 hazi da iaz; "atzeraldia gainditu du Nafarroak", esan du Lourdes Goikoetxea kontseilariak. Nekazariei zergak jaisteko akordioa sinatu dute Foru gobernuak eta UAGN sindikatuak. Asteburuan: Ruper Ordorika Gaiarren gaur; Berri Txarrak bihar Totemen; Izal bihar Kafe Zentralen; Iruñeko Orfeoia eta London Philarmonic Orchestra etzi Baluarten; Korrika gala-besta gaur Kafe Zentralen; II. Jaialdi Solidarioa, Oxfam Intermonek eta Eskubaloi Federazioak antolatuta, bihar Anaitasuna kiroldegian. Iritzien Plazan: Laura Perez Ruano.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!