Amagoia Iban: Hartu

Euskalerria Irratia 2015ko urt. 29a, 12:32

Gizarte bat hartu eta beharrez behar eraitsi.

Eskubide bat hartu eta legez lege erantzi.

Ideia bat hartu eta beldurrez beldur erauzi.

8 urteko haur bat hartu, eta galdeketaz galdeketa terrorismoa zer den erakutsi.

'Je Suis Charlie' herrian, Nizan gertatu da. Eskola batek LH2ko ikaslea salatu du terrorismoaren gorazarrea egin omen duelako. Terrorismo hitzak zer esan nahi duen galdetu diote umeari polizia etxean.

Mutu geratu da.

Ume bat hartu, hartu ume bat

eta harek zu ere amesgaizto

Eta harek zuri ere erakutsi

Europan aldaketa haize guztiek ez dutela ezkerretik jotzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!