Nafarroako Gobernuak baieztatu du aurten enplegu eskaintza publikoa eginen duela hezkuntzan, baina ez du zehaztu noiz eta zenbat lanposturekin; sindikatuek eta oposizioak gogor kritikatu dute UPNren jokaera hezkuntza "politikoki erabiltzen" ari delakoan. D ereduaren aldeko kanpaina aurkeztu dute hainbat udalek: D eredua, eskertuko dizute leloarekin euskarazko eredua "kalitatezkoa, hurbila eta konfiantzazkoa" dela azpimarratu nahi dute. Nafarroako Gobernuak baso-lanetarako diru-laguntzen deialdia egin du. Madrilen FITUR Turismoaren Azokara ere joan etorria egin dugu. Iritzien Plazan: Floren Aoiz.