Batzuetan irudi batek balio metaforikoa hartzen du, eta gutxi batzuetan irudi batek ez, bik hartzen dute, astelehenean gertatu zen bezala. Lehen argazkian ke beltzezko hodei izugarri bat ikusten da, zuhaitz batzuen atzetik, eta anbulantzia bat eta suhiltzaileen furgoneta bat behean, eskuineko angeluan. Kaza-hegazkin greziarra suntsitu da Albaceten. Bigarrenean Demis Roussos iletsu eta beltzaran bat ikusten da aspaldiko argazki batean, kantari. Zein izango da Greziari dagokion metafora, bere gehiegizko pisuari eutsi ezin izan dion Roussosena, bide gerrazale eta atlantistaren lurraren aurka birrindu den hegazkinarena, edo beste bat? Nork berea asma dezala.