Iruñerrian Gaur 2015-01-27

Euskalerria Irratia 2015eko urtarrilaren 27a

Parlamentuak atzera bota du bestelako Ikurren Lege bat eskatzen zuen herri ekinaldi legegilea, UPN, PSN eta PPNren kontrako botoekin. Irakaskuntzan aurten 400-500 lanpostu eskain ditzan eskatu dio Parlamentuak gobernuari. ELA sindikatuak erakusketa bat paratu du UPNren gobernuak D ereduko testuliburu eta materialekin duen jarrera "hipokrita eta zentzugabea" salatzeko: Curia kaleko La Luna teterian dago, arratsaldez, igandera arte. Frankismo garaian grebak eta protestak egin zituzten gizon-emakumeen borroka gogoratzeko dokumentala egin dute Geronimo de Uztariz Institutuak, Memoriaren Bidea elkarteak eta Eguzki Bideoakek: "Zerrauts ogia" du izena, eta bihar aurkeztuko dute jendaurrean, Katakraken, 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!