Aingeru Epaltza: Kanpoan eder

Euskalerria Irratia 2015eko urtarrilaren 27a

Kanpo-ederrak gara. Maite dugu herri hau, baina ez zaigu behar adina gustatzen. Gure mugetatik harata ematen digute, batzuetan, zapaltzen dugun lurrean biltzen ez dugun poza. Horregatik, greko gabiltza aste honetan, Syrizaren garaipenaz kontent. Sartakia dantzatuko dugu haiekin, Anthony Quinnek Zorbarena egiten zuelarik bezala. Horregatik, kurdu gabiltza gaur, Kobaniko setioa hautsi eta yihadistak urrundu dituztela jakinda. Guk ere geure burua dantzan amestuko dugu, Siria urrunean, neska eta mutil galaiekin batera, eskuetatik elkar lotzeko beldurrik ez duten islamiarrak, kalashnikova besoetatik zintzilik. Gero, faceboken sartuko gara eta albisteak elkarbanatuko ditugu, afariko arraultze frijitua prestatu aitzin. Zein eder, kanpoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!