Mikel Irizar: Erantzukizuna

Euskalerria Irratia 2015eko urtarrilaren 26a

Argazkian -gaur ere- Alexis Tsipras, hauteskundeak irabazi berritan. Aurreko astelehenean, argazkiari zerion hauteskundeak irabaz ditzakeenaren ilusioa. Gaurkoari, aldiz, dario hauteskundeak irabazi dituenaren ardura. Amaitu da indar-biltzeko garaia, orain egitekoa hasi da.

Bitxia izan zen atzo gaueko Syriza-mania, zentzu bietan. Twitter-en dena zen ‘gure Alexis’, edota ‘irabazi dugu!’. Establishment-aren telebistetan, berriz, azpimarratzen zen ‘ez du gehiengo osorik lortu’ edota ‘zorrak ordaindu egin behar dira’. Ohiko zarata. Eta hala ere, hau ez da egun bateko gaia izango, aurten sarri aipatuko ditugu Tsipras eta Grezia.

Ni poztu egin nintzen atzokoarekin, Europan gauzak beste modu batean egiteko aukera ireki delakoan. Baina gaur erreparatu nahi diot Alexis Tsiprasek gainean duen erantzukizunari. Seguruenik ez du inoiz Europaren historian estatu txiki bateko agintariak horrenbeste begirada eta presio bildu.

Horregatik zorterik onena opa diot, europarron mesede.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!