Nerea Fillat: Festa hasi da!

Euskalerria Irratia 2015eko urtarrilaren 22a

Europar Parlamenturako hauteskundean izan zirenetik eta Podemos eragile politiko berri bezala gauzatu zen momentutik alderdi politikoen dinamikak erabat aldatu dira. Gertatzen dena ulertzen ez dutenak daude, egoera berriaren aurrean indarberrituko direla espero dutenak aurkitzen ditugu ere, baita desagertuko direlako beldur direnak. Eragile berri honek planteatu dituen arau dialektiko eta politikoak dira orain askoren mapa, baita eraldaketaren bultzatzaile.

Hala ere UPN eta PSNren gobernuen urteak eta gero proposamen politiko eraldatzaile bat iruditzea erraza ez dela onartu beharko genuke. Erreakzioan murgilduta egon den munduarentzat zaila izaten da proposamen eraldatzaile horietan pentsatzea alde batetik, politikaren instituzionalean bigarren planoan egon direlako eta azken urteetan erreferente gutxi gauzatu direlako inguruan.

Delako “ezkerrak” hainbat gako ditu, politikoki zuzenak (edo zuzenagoak) izan daitezkeen proposamenak besterik ez baitzaizkio bururatzen. Hori da momentuan dugun arrisku handienetako bat ez baita erraza pentsatzen zein erabakik eraldatuko luketen Iruñea benetan. Azken urteetako gertuko konfliktoek baita kanpora begiratzeko dugun joera txikiak ez diote onik egin erresistentzian egon den munduari.

Bi afera larriei begiratu beharko genieke erakundeak aldatu nahiko bagenitu, alde batetik nola hautsi demokraziako eliteen kudeaketarekin eta bestetik nola gauzatu haustura hori.

Horrexegatik ahaztu ditzagun ongizatera bueltatzeko pausuak eta pentsa ditzagun mundu berri bat sortzeko eman beharrekoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!