Nafarroako eta Espainiako Gobernuek akordio bat iragarri dute Volkswagenen BEZaren auziaren inguruan: akordioa "historikoa" dela esan du Lourdes Goikoetxea kontseilariak, Foru Ogasunari "ez diolako kosturik eraginen". CAN auzia ikertzeko batzordeak aurreneko bilera bihar: edukiak ongi zehaztu behar direla azpimarratu dute oposizioko parlamentariek Metropoli Forala saioko solasaldian. Nafarroako Musika Kontserbatorioko irakasleek protesta egin dute Gobernuak enplegu eskaintza egin dezan eskatzeko. Gaur arratsaldean Jose Luis Otamendiren poesia errezitaldia "Kapital publikoa" liburuan oinarrituta, Katakraken. Iritzien Plazan: Nerea Fillat.