"Protesta egiten ari garenetik gauzak mugitzen hasi dira", esan du Juan Manuel Adanek. C hepatitisa duten gaixoak egiten ari diren itxialdian dago Adan. Egunotan hematologoak Madrildik datorren protokoloa ez aplikatzen hasi direla kontatu digu; bilera eskatu diete talde parlamentariei. CAN auzia ikertuko duen batzordeko kideak aukeratu dituzte taldeek Legebiltzarrean. Industria sektoreko lau enpresatik batek uste du egoera "txarra" edo "oso txarra" dela, CCOO sindikatuak egin duen diagnostikoaren arabera. Auzoenea eta San Frantzisko ikastetxea "Hazi, hezi, auzoan" izeneko ekimena ari dira gauzatzen. Iritzien Plazan: Gaizka Aranguren.