Parlamentuan Maria Victoria Arraizari agur esateko adierazpena onartu dute. Itsaso Letek parlamentari kargua hartu du, Aitziber Sarasola zendu berriaren ordez. Nafarroako Kutxaren auzia ikertzeko batzordea ostegunean hasiko da lanean. PPko eskupekoak ikertzeko batzordearen inguruko erabakia atzeratu egin dute, baina auzia epaitegietan zertan den begiratuko du Parlamentuak. Podemos/Ahal Dugu Nafarroako idazkari nagusi izateko hautagai Laura Perezekin ere hitz egin dugu. Amaia Izko abokatuarekin ere bai joan den asteleheneko polizia operazioak; Bilbon egin duten agerraldian epaileak jarritako baldintzeko euren lana ezinezko egin dezaketela salatu dute abokatuek. ASFI auziko epaiketa ere hasi da. Iritzien Plazan: Maria Solana.