1978ko uztailean, Iruñeko Sanferminetan kristoren sarraskia burutu ondoren, egun gutxi beranduago, orduan Armadun Polizia zena, gaur Polizia Nazionala, Oreretako kale, denda eta etxeetan sartu zen eta bertan, beste gauza batzuen artean, lapurreta egin zuen, hainbat argazkitan ikus daitekeena.
Aste honetako astelehenean, berriz, beste gauza batzuen artean, Bilboko LAB sindikatuaren egoitzan gordeta zegoen larunbateko manifaren diru-bilketaren fruitua arpilatu zuten. Kasu honetan, horren maitea zaigun Guardia Zibila izan zen, horren ezaguna zaigun Entzutegi Nazionalaren epaile baten aginduetara jardunik.
Bi data horien bitartean eta beste gauza miresgarrien artean, Estatuak diru iturri ederra izan du fidantza, isun eta beste lapurreta motekin. Dirudienez aurrekontuak eta funtzionario berezi batzuen soldatak osatu behar izan ditu, era batez edo besteaz. Txorizoak!
A ze Estatu-puska espainiarra! Geldiarazi dezagun, mesedez, nik gutxienez jaitsi nahi baitut!