Amagoia Iban: Ikusi gabekoak

Euskalerria Irratia 2015eko urtarrilaren 15a

Batek umea hartu du besotan lehenik.

Besteak lagunari luzatu dio eskua.

Hark ezin eutsi malkoei.

Madrilgo Auzitegi Nazionaletik irteten ikusi ditut 13 lagun azken orduetan; 13en argazkiak iruditu zaizkit hunkigarri.

Ikusi ez ditudan 3 argazkik erasan didate gehien, hala ere.

Beste hiru euskal preso daudelako Espainiako kartzela zuloetan atzotik, Katalunian ezinbesteko ihesaldirako data hitzartu duten egunetik. Eta bai han eta bai hemen gero eta argiago dagoelako xakean ezetz, musean ari garela eta kartak aldatzea ezinbestekoa dugula beren zaborretan itoko ez bagaituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!