Koldo Martínez Urionabarrenetxea

Euskalerria Irratia 2015eko urtarrilaren 15a

Para qué sirve realmente la ética da Adela Cortinari Saiakeraren arloan iazko Sari Nazionala emateko ontzat hartu den liburuaren izenburua. Bertan, Adela Cortina irakasleak etika onuragarria dela dio, onuragarria ez bakarrik maila moralean baizik eta ekonomikoan ere.

Etika pertsona bikainak izaten laguntzen gaituen tresna da eta, era berean, gizarte onak edo hobeagoak edo, zergatik ez, bikainak izateko hainbat tresna eskaintzen digun jakituria arloa.

Ricoeur filosofoak etika instituzio justoetan, besteekin eta besteentzat, bizitza onaren bilaketa ariketa bat dela zioen. Eta bat nator. Eta bat dator Adela Cortina ere. Horrela, definizio horren bitartez etika justizia eta politika demokratikoaz lotu egiten delako.

Bai, bikaintasuna da azken finean etikaren helburua. Eta justiziarik gabe, inguru hurbilean eta urrunean daukagunokin kontatu gabe, etorkizunean hemen biziko direnekin kontatu gabe –hau bai, ariketa zaila!– ez da bikaintasunik lortuko eta.

Guzti honetaz mintzatu ginen astelehen gauean Espainiar Telebistaren bigarren kateak ematen duen Millennium programan Manuel Cruzekin batera. Ikusteko aukerarik ez bazenuen izan, a la carta delakoan ikus dezakezu. Zinez gomendatzen dizuet.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!