Ez ditut nik guardia zibilak xakezaletzat hartzen, egia esan. Europako beste hainbat estatutako poliziei galdetuz gero, ez dut uste benemeritoak xakeaz lotuko zituztenik. Xake maisuak baino indar basatienaren erabilpenaren txapeldun edo. García Lorcak ongi azaldu zuen: suteak ereintzen egiten du aurrera Guardia Zibilak.
Hori bai, xake matearen aipamenak ibilbide luzea daukan ETAren behi betiko bukaeraren usaina dakar. Horretan dabiltza espainiar polizia, epaile, fiskal eta politikariak Francoren garaietatik. Sumatzen dut noizbait ETA erakunde gisa desagertuz gero, desartikulatzen segiko zutela halarik ere. Areago, Espainia bera desegin ondotik segiko zuten ETA desegiten.
Xake matea ekarri nahi ziguten gogora, baina milaka eta milaka lagunengan luze iraunen dute guardia zibilek herritarren dirua nola eramaten duten erakusten duten irudiek.