Jon Alonso: Hiru urte geroago, argazkia betikoa

Euskalerria Irratia 2015eko urtarrilaren 14a

Hiru urte geroago, argazkia betikoa da: militante politiko bat, neska edo mutila, protesta oihua eginez, edo irribarre ironiko batez, edo irmotasun keinu batez, marea berde baten erdian, hondoan edozein euskal hiri edo herritako etxeak ikusten direla. Probokatzea edo abokatuei mendeku hartzea bezainbeste erregimen kleptomano baten miseriak estali nahi izatea dauka xede operatibo honek, dagoeneko askok esan duen bezala. Baina, operatiboak bere azken helburua lortuko duen galaraztea, hau da, eta konparazio mediko bat erabiliz, zauria gaitz osatu eta fistula bat sor dadin galaraztea, hori denon ardura da, detenituena noski, baina baita neofrankismo honetan bertan goxo bizi direnena ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!