Aingeru Epaltza: Puschingball

Euskalerria Irratia 2015eko urtarrilaren 13a

Urte hasierako bertze klasiko bat: ezker abertzalea, Madrilgo Gobernuaren puschingball-a. PP estu dabil Espainian. Ikusteko dago aurten gobernuari eutsiko dion. Beraz, betiko boto-iturriari eskatu dio ura. Eta ez badago, asmatu egin behar da. ETA hila dago teknikoki, bere eskela egunkarietan agertu ez bada ere –portzierto, zergatik ez da behin betiko agertzen?‑ eta PPk bizirik nahi du, botoak behin berriz ekarriko dizkiolakoan. Aste honetatik aitzina, Raxoy kanpainan dabilela erran daiteke. Kasu, beraz, aurten, puschingball- berriz ere erabiliko ez ote duen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!