Josi Basterretxea: Arkatza

Euskalerria Irratia 2015eko urtarrilaren 9a

Parisko atentatuaren harira, argazki bat gailendu zait beste guztien artean. Hildakoen omenezko manifestazio batean, euri-langar modukoaren azpian, ingurukoek ez bezala, aterkiaren ordez, arkatza jaso du emakume batek.

Arkatzarekin babestu du bere burua emakume horrek. Arkatza erakustearekin adierazi ditu bai bere mina baita bere protesta ere.

Egunkari asko eta askotan, aldiz, polizien argazkiak ikusi ditut azaletan. Poliziak arropa eta kasko deigarriekin. Poliziak arma deigarriekin. Poliziak ibilgailu deigarriekin. Poliziak...

Terrorismoaren izua kudeatzeko, poliziaren gain-erabilpenak, kontrol-neurrien zorrozteak, immigrazio-legeen berridazketak... izu erantsi bat dakar; ofiziala, baina izu. Eta izua, izu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!